Moroneando: Lurralde flamenkoa

Flamenkoaren iratxoari jarraiki arte sakonenaren mugetara iritxi gara. Benetako sormenaren bidetik goaz, beste behin. Flamenkoaren lurralde apartari darion usaina nabari dugu. Moron de la Fronterara goaz Sevillako herri bitxi honen haritik flamenkoaren historiari buruzko ikuskizun didaktikoa ikustera.

“Moroneando. Flamenco en la frontera” lau artistak egiten duten ametsetazko bidaia da. Dani de Morón, Pepe Torres, Moi de Morón eta Antonio Ruiz el Carpinteroren eskutik, karearen hiriko flamenkoak duen ondare inmateriala ezagutuko dugu, tokea, kantea eta dantza gogora ekarriz, Silverio Franconetti, Diego Bermudez “El Tenazas de Morón”, Diego del Gastor, Joselero, El Quino, Pepe Ríos edo Fernandillo bezalako artisten ohiartzunak berreskuratuz.

Kontalaria: Fernando González-Caballos
Dantza: Pepe Torres
Gitarra: Dani de Morón
Kantea: Moi de Morón & Antonio Ruiz “El Carpintero”

Eta kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira: @itziardu eta @Laurytxu (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen eta TWen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2014ko maiatzaren 14a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top