Taxuzko fadoa: Ricardo Ribeiro

Soinuaren banda fadorantz nabigatzen jarrita. Erabat gaztetuta. Horrela dator Ricardo Ribeiro.

Camané handiaren ondoren fadoak eman duen ahots nabarmenenetako baten aurrean gaude, genero honen sustraiak ongi ezagutu eta behar bezala omentzen dituen artistaren aurrean. Taxuzko fadoa. Irudimenez eta aire gaztez betetako estiloarekin zirrara sortzen du. Fadista flamenkoenenaren oinordekoa da, Fernando Mauriciorena, alegia, eta Ribeiroren kantatzeko estiloari flamenkoa dario. Ohiko musika norabide berri eta erakargarriarekin.

Maiatzaren 7an Atliantiar Ozeanoko soinurantz jarriko dugu ontziaren banda. Loturarik gabeko fado gau berria, inor hotz utziko ez duena.

Eta kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira: @JoanesAsua, @chutney_queen eta @eidergorostiza (Twitter) eta Nuria Magunazelaia Castro (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen eta TWen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2014ko maiatzaren 7a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 20€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarrerak salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top